Ecosocialismo. Treinta años después del primer Manifiesto Ecosocialista / Ekosozialismoa. Hogeita hamar urte lehen Manifestu Ekosozialista argitaratu ondoren

El 18 de septiembre de 2019 Frieder Otto Wolf estuvo en Euskadi para ofrecernos sus reflexiones acerca de “Una alternativa verde en Europa”, en un acto público organizado por Euskal Gune Ekosozialista y Ekologistak Martxan.

Han pasado treinta años del Manifiesto Ecosocialista, que elaboraron integrantes del grupo verde del Parlamento Europeo: Carlos Antunes, Pierre Juquin, Penny Kemp, Isabelle Stengers, Wilfried Telkämper y Frieder Otto Wolf. Treinta años, asimismo, de la presentación que hicieron en Bilbao y en Gernika Carlos Antunes y el propio Frieder Otto Wolf.

Otto Wolf, profesor emérito de Filosofía de la Universidad Libre de Berlín, fue uno de los fundadores de Los Verdes Alemanes (Die Grünen).

Introdujo su exposición señalando la debilidad del movimiento ecosocialista en Europa en este momento.

En primer lugar, se centró en el reto que suponen las grandes crisis. Entre otras cuestiones, habló sobre la realidad moderna de las estructuras de dominación del modo de producción capitalista, al que está asociada la dominación del patriarcado moderno, la tripleta dependencia/eurocentrismo/racismo y las relaciones de explotación destructiva de la biosfera terrestre. Destacó en esta era del Antropoceno -que él prefiere a capitaloceno- la importancia y primacía que tienen las luchas de resistencia y liberación. En este sentido, advirtió que la necesidad de articular las estrategias de transformación no debe hacernos olvidar las tácticas para limitar los daños.

Por otro lado, analizó lo que denomina la constelación neoliberal, que asoció, entre otros, a los siguientes efectos:

  • La estrategia de individualización abstracta.
  • La destrucción de las conquistas del movimiento obrero.
  • La despolitización de las luchas sociales.
  • La desvinculación del capital financiero.
  • La uniformización ideológica de las ciencias sociales.

Efectos que asocia con la generación de una serie de crisis económicas, crisis ecológicas y crisis políticas.

En segundo lugar, expuso “el desarrollo y dinámica desigual de los grandes antagonismos y las luchas de resistencia socialista, feminista, ecológica y antidependentista”. Se preguntó por qué las izquierdas no pueden aprovechar la crisis. Responde señalando estas razones: 1, el peso de las derrotas del siglo XX (fracaso del movimiento comunista, hundimiento del ‘socialismo real’ y agotamiento de la socialdemocracia; 2, la falsa alternativa entre reformismo subalterno y radicalismo izquierdista; 3, la apropiación de los movimientos del 68 por la hegemonía neoliberal; 4, el peso de las realidades nacionales en el movimiento obrero; 5, la endeblez del internacionalismo, y 6, la ocupación de las ideas europeas por las derechas tecnocráticas.

Al hilo de esta realidad, Wolf propone reforzar las luchas en curso, que se manifiestan de forma plural. Para ello, esboza algunas propuestas: “descubrir solidaridades”; superar la separación entre políticas institucionalizadas e iniciativas políticas por abajo; articular iniciativas y redes de acción, movimientos sociales y organizaciones sociales y políticas; discutir sobre el Estado (utilidad, funcionalidad y superación); luchar en su propio terreno, etc.

En tercer lugar, tituló su exposición “las urgencias de la situación presente: después de 30 años perdidos”. Opinó que es preciso cambiar las prioridades, situando en primer lugar la limitación urgente de los daños biosféricos. Destacó también una nueva función que corresponde al sector cooperativo: anticipar modos de producir y de vivir sostenibles. Además, adjudica a los sindicatos la articulación entre las luchas de defensa social y las luchas ecológicas. Destaca la importancia de una nueva articulación entre la política por abajo, los mass media y la política oficial. Y, asimismo, se fija en la solidaridad con los movimientos de las generaciones más jóvenes, que son las más afectadas.

En cuarto lugar, planteó lo que denominó “el triple reto del ecosocialismo”; es decir, la necesidad de nuevas alternativas de izquierda, que sitúa en los ejes siguientes:

  • Desarrollo de una política de izquierda que conjugue imperativos tácticos y perspectivas estratégicas.
  • Un nuevo internacionalismo global: desde la solidaridad con las víctimas hacia nuevas formas de cooperación internacional.
  • Otra idea de Europa: defensa de lo logrado (patrimonio comunitario) y creación de un cuadro de derechos y regulaciones en defensa de los dominados.
  • Una democracia efectiva, desde abajo hacia los cúmulos institucionales.
  • Unidad en la acción y pluralidad de perspectivas.
  • Hacia una nueva ilusión centrada en las transiciones: el ecosocialismo como espacio común de otra renovación de las izquierdas.
  • Superar la tendencia a olvidar las derrotas del pasado.
  • Superar la tendencia a marginar o instrumentalizar las ciencias críticas.
  • Reinventar una transición socialista atractiva: un nuevo anticapitalismo articulado con el feminismo, el internacionalismo y el ecologismo.
  • Pensar en iniciativas y programas de salvación para una situación todavía más catastrófica.

En quinto y último lugar, concluyó exponiendo “una perspectiva débil, pero realista, a corto y a largo plazo”. Subrayó la importancia de trabajar para aplazar y mitigar las crisis en curso, y para organizar la supervivencia humana ante las situaciones catastróficas. Hay que afrontar el reto de una multiplicidad concertada de estrategias y de tácticas; siguiendo a Jorge Riechmann, lograr una simbiosis crítica del ecosocialismo con la ecología profunda y el ecofeminismo.

Finalizó su intervención señalando que se necesita una nueva ilusión. Se preguntó qué podemos hacer para dejar un mundo mejor a las generaciones futuras. Y, por último, avisó de la necesidad de enraizar las tareas con los movimientos espontáneos de defensa de los pobres, en sentido amplio.

El acto terminó tras un interesante debate entre las personas asistentes.


2019ko irailaren 18an Frieder Otto Wolf Euskadin egon da “Europako alternatiba berdeari” buruzko bere gogoetak eskaintzeko, Euskal Gune Ekosozialistak eta Ekologistak Martxanek antolatutako ekitaldi publiko batean.

Carlos Antunes-ek, Pierre Juquin-ek, Penny Kemp-ek, Isabelle Stengers-ek, Wilfried Telkämper-ek eta Frieder Otto Wolf-ek, Europako Parlamentuko talde berdeko kideek, Manifestu Ekosozialista landu zutenetik, hogeita hamar urte pasatu dira.

Otto Wolf, Filosofiako irakasle emeritua Berlingo Unibertsitate Librean, Alemaniako Berdeen (Die Grünen) alderdiaren fundatzaileetako bat izan zen.

Bere adierazpena hasi zuen orain Europan mugimendu ekosozialistaren ahultasuna seinalatuz.

Lehenik, krisi handiek ekartzen duten erronkan zentratu zen. Beste kontu batzuen artean, gaur egun produkzio modu kapitalistaren menderatze egituraz hitz egin zuen. Bere ustez, egungo errealitate horri lotuta daude patriarkatu modernoaren nagusitasuna, menpekotasuna/eurozentrismoa/arrazismoa hirukoa eta lurreko biosferaren ustiapen suntsigarriko erlazioak. Gero, erresistentzia-borrokek duten garrantzia eta nagusitasuna nabarmendu zituen, Antropozeno aro honetan -berak hori gehiago nahiago du Kapitalozenoa kontzeptua baino-. Zentzu honetan, ohartarazi zuen transformazio-estrategiak artikulatzeko beharrak ez dizkigula ahaztearazi behar kalteak mugatzeko taktikak.

Bestalde, berak izendatzen duen konstelazio neoliberala analizatu zuen, beste batzuen artean, honako efektuokin erlazionatu zituena:

  • Indibidualizazio abstraktuko estrategia.
  • Langile-mugimenduaren lorpenen suntsiketa.
  • Borroka sozialen despolitizazioa.
  • Kapital finantzarioaren deslotura.
  • Gizarte-zientzien uniformizazio ideologikoa.

Wolf-ek efektu hauek lotzen ditu krisi ekonomiko, krisi ekologiko eta krisi politikoen sorkuntzarekin.

Bigarrenik, “antagonismo handien garapena eta dinamika desberdina, eta erresistentzia-borroka sozialistak, feministak eta askapenekoak” azaldu zuen.

Hausnartu zuen zergatik ezkerrek ezin duten aprobetxatu krisia. Arrazoi hauek seinalatu zituen: 1, XX. mendeko porroten pisua (mugimendu komunistaren porrota, ‘sozialismo errealaren’ hondoratzea eta sozialdemokraziaren agortzea; 2, mendeko erreformismoaren eta erradikalismo ezkertiarraren arteko alternatiba faltsua; 3, hegemonia neoliberalek 68ko mugimenduez jabetzea; 4, nazio-errealitateen pisua langile-mugimenduan; 5, internazionalismoaren ahultasuna, eta 6, eskuin teknokratikoek Europako ideien okupazioa gauzatu izatea.

Errealitate honen ildotik, Wolf-ek oraingo borrokak indartzea proposatzen du, mota askotakoak direnak. Hartarako, proposamen batzuk zirriborratzen ditu: “solidaritateak aurkitzea”; instituzionalizatutako politiken eta behetik sortutako ekimen politikoen arteko banaketa gainditzea; ekimen- eta akzio-sareak, gizarte-mugimenduak eta erakunde sozial eta politikoak artikulatzea; Estatuari buruz eztabaidatzea (erabilgarritasuna, funtzionaltasuna eta gainditzea); bere esparruan bertan borroka egitea, etab.

Hirugarren zatian, “oraingo egoeraren larrialdiak: galdutako 30 urteren ondoren” izenburua duena, lehentasunak aldatzea beharrezkoa dela adierazi zuen, eta lehendabizi biosferari eragiten dizkiogun kalteak mugatzeko premia azpimarratu zuen. Lankidetza sektoreari dagokion funtzio berria ere nabarmendu zuen: produzitzeko eta bizi izateko modu iraunkorrak aurreratzea. Gainera, defentsa sozialeko borroken eta borroka ekologikoen arteko artikulazioa esleitzen dizkie sindikatuei. Artikulazio berriko garrantzia nabarmentzen du behetik egiten den politikaren, hedabideen eta politika ofizialaren artean. Eta, halaber, arreta jartzen du belaunaldi gazteenen mugimenduekin solidaritatean, efekturik handienak jasaten dituztenak baitira.

Laugarrenik, “ekosozialismoaren erronka hirukoitza” planteatu zuen; hots, ezkerreko alternatiba berrien beharra, hurrengo ardatzetan kokatzen dituenak:

  • Inperatibo taktikoak eta perspektiba estrategikoak batzen dituen ezkerreko politikaren garapena.
  • Internazionalismo global berria: biktimekiko solidaritatetik nazioarteko lankidetzako forma berrietarantz.
  • Europaren beste ideia bat: lortutakoa defendatzea (komunitatearen ondarea) eta menderatuen eskubide- eta arauen-zerrenda bat sortzea.
  • Demokrazia eraginkorra, behetik goi mailako instituzioetarantz.
  • Akzioan batasuna eta perspektiba anitzak lantzea.
  • Trantsizioetan zentratutako ilusio berrirantz: ekosozialismoa ezkerretako beste berriztatze baten espazio komun bezala.
  • Iraganaren porrotak ahazteko joera gainditzea.
  • Zientzia kritikoak baztertzeko edo instrumentalizatzeko joera gainditzea.
  • Trantsizio sozialista erakargarria berriz asmatzea: antikapitalismo berri bat feminismo, internazionalismo eta ekologismoarekin artikulatuta.
  • Salbazio-ekimenetan eta -programetan pentsatzea egoera oraindik katastrofikoagoak gertatzen direnean.

Bosgarren eta azkenik, “perspektiba ahul, baina errealista, epe motzera eta epe luzera” adierazi zuen. Martxan ari diren krisiak arintzeko eta atzeratzeko lan egiteko garrantzia azpimarratu zuen, baita egoera katastrofikoen aurrean gizakion biziraupena antolatzeko ere. Aurre egin behar diogu estrategia eta taktika ugariak adosteko erronkari; Jorge Riechmann-i jarraituz, ekosozialismoaren sinbiosi kritikoa lortu ekologia sakonaren eta ekofeminismoaren artean.

Hitzaldia bukatu zuen ilusio berria behar dela seinalatuz. Zer egin diezaiekegun etorkizuneko belaunaldiei mundu hobe bat uzteko galdetu zuen. Eta, azkenik, abisatu zuen behartsuen defentsako berezko mugimenduekin sustraitzeko beharraz.

Ekitaldia amaitu zen bertan azaldutakoen arteko eztabaida interesgarriaren ondoren.

PENTSIO PUBLIKOAK MANTENDU, GAUR ETA HEMEN

PENTSIO PUBLIKOAK MANTENDU, GAUR ETA HEMEN

Langileen aurka eraso sorta larria gauzatzen ari dira azken urteotan. Murriztu nahi dituzten eskubideen artean zerbitzu eta prestazio publikoak gutxitzeak garrantzi handia du, horrek hezkuntza- edo osasun-esparruetan negozio pribatuak ezartzeko aukera zabalduko bait du.

Pentsio-sistema publikoa ere suntsitzen ari dira; orain arte egin dituzten erreformek ondorio latzak izan dituzte, eta latzagoak ere izan ditzakete, erloju bonbetan bezala, ezarritako hainbat dizposizio oraindik ez dira gauzatu eta.

Hitz & Hitz, Manu Robles Arangiz eta Ipar Hegoa fundazioek goiz bat eman nahi dugu gai horren inguruan hausnartzen eta alternatibak jorratzen.

JARDUNALDIA

Eguna: 2017ko maiatzak 12

Lekua: Batzar Nagusiak; Hurtado de Amezaga 6, Bilbo

Ordua: 10:00 – 13:00

 

  1. Mikel de la Fuente.
  • Pentsioen zenbatekoa eta gaurkotzea: 2011 eta 2013ko erreformak.
  • Lan prekariodunen gizarte segurantza eta pentsioak.
  • Euskal Pentsio-Sistema sortzeko beharra eta aukera dugu.
  1. Bea Martxueta (LAB).

Mikel Noval (ELA).

Pentsioen krisiari aurre egin.

 

 MANTENER LAS PENSIONES PÚBLICAS AQUÍ Y AHORA

Entre las múltiples agresiones que están perpetrando contra la gente trabajadora y sus derechos, es fundamental el intento de reducir al mínimo los servicios públicos y las prestaciones sociales, para generar nuevos espacios de negocio en el ámbito de la sanidad, la educación etc.

El sistema público de pensiones no escapa a los recortes, las reformas habidas hasta ahora han tenido efectos muy perniciosos, pero lo peor podría estar aún por venir, porque hay disposiciones que se activan con el tiempo, como una bomba de relojería.

En torno a este tema y las alternativas que necesitamos levantar, las fundaciones Hitz & Hitz, Manu Robles Arangiz e Ipar Hegoa hemos organizado una jornada de reflexión.

JORNADA

Día: 12 de mayo de 2017

Lugar: Juntas Generales; Hurtado de Amezaga 6, Bilbo

Hora: 10:00 – 13:00

  1. Mikel de la Fuente
  • Revalorización y cuantía inicial de las pensiones: reformas de 2011 y 2013.
  • La seguridad social y las pensiones en los empleos precarios.
  • El Sistema Vasco de Pensiones: necesario y posible.
  1. Bea Martxueta (LAB)

Mikel Noval (ELA).

  • Cómo afrontar la crisis de las pensiones.

JORNADA SOBRE LAS PENSIONES PÚBLICAS

1917-2017 Errusiako Iraultzaren Mendeurrena / Centenario de la Revolución Rusa

Antolatzaileak/Organizadores
hitz&hitz Fundazioa/ Fundación VIENTO SUR

1917 -2017
Errusiako Iraultzaren Mendeurrena
Centenario de la Revolución Rusa

(VIENTO SUR aldizkariaren 150. alea / Nº 150 de la revista VIENTO SUR)

Bilbo. La Bolsa (Pilota kalea 10) – martxoak 24 de marzo, 18 :30ean

– ¿Qué ha pasado con los Estados en la globalización neoliberal? /
Zein izan da Estatuen bilakaera globalizazio neoliberalaren garaian?
Júlia Martí
– Ekosozialismoa XXI. mendeko gizarte kapitalistaren aurrean / El
ecosocialismo frente al capitalismo del siglo XXI Iñaki Barcena
– Revolución, anticapitalismo y estrategia contrahegemónica/
Iraultza, antikapitalismoa eta estrategia kontrahegemonikoa Jaime
Pastor