EUSKAL ESPAZIO EKOSOZIALISTA SUSTATZEKO PROPOSAMENA
Proposamen honen abiapuntua iraileko Nazioarteko III Topaketa Ekosozialistetan dago, zehazki, horien inguruan egin dugun oso ebaluazio positiboan: parte hartzea, oso ona eta anitza; ponentzien eta eztabaiden interesa, handia, bai mahai-inguruetan, bai tailerretan; etorkizunerako erreferentzia esanguratsua izan daitekeen Azken Manifestua, antolatzaile guztiok adostua eta sinatua; eta, ez da ahaztu behar, Europako gainerako herrialdeetan ez bezala, Topaketen antolaketan eta garapenean euskal gehiengo sindikalak eta Eusko Legebiltzarrean ia %40 diren ezkerreko alderdiek izan zuten garrantzia.
Baina, askotan gertatzen den moduan, arrisku argia antzeman dugu: Topaketetan nabaritutako potentzialtasun guztiak jarraipenik ez izatea, dena Topaketetako egunetara mugatzea. Eta hori, gure ustez, hanka sartze larria litzateke.
Hori dela eta, proposatzen dugun Espazioaren asmo nagusia Sigue leyendo